XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta gaur egun ez dakit zer teoria kontrajarri, baina, badakit hau guztia desegiten ari dela leku guztietatik, ez doa inora eta borroka egingo dut honen aurka... nahi baitut.

Eta hor uste dut, esate baterako, mugimendu sozialetan non lanik gehien egiten baituzu, non iruditzen zaizun zuk nahi duzun horretara heltzen zarela, delegatzeari ezetza, zeren eta axola zaidana gizartea aldatzea baita eta gizarteak beste balio batzuekin funtzionatzea eta uste dut hori lor litekeela mugimendu sozialen bidetik, hauek alderdien alternatibak direlarik etabar, baina, hor ere, uste dut, oso gutxi sakontzen dugula, alegia, gaur zauden eta mugitzen zaren mugimendu sozialek ere sektak bezala funtzionatzen dutela, neurri batean alderdietako eskemak errepikatuz... ez dago gaur mugimendu sozial garrantzitsurik, mugimendu sozialez ulertzen dena, borrokan egin eta ez delegatuz multzo handiak direnak, alegia.

J.-Puntualak dira

N.-Bai eta gainera txiki-txikiak. Azken finean jende gutxi biltzen dugu eta nahasketa handia dago, mugimendu sozialetan ere, areago, mugimendu soziala mugimendu herrikoiarekin nahasten dugu, elkarteekin, dena oso nahastua dago, alegia, mugimendu sozialen funtzionamendua...

Ni orain dexente mugitzen naiz MOCeko jendearekin eta beste solte batzuekin, talde bat osatzen dugu eta asko borrokatzen dugu, adibidez, armagintzako lantegien aldaketagatik eta hor gabiltza gai honekin jira eta buelta nola bihurtu armagintzako lantegiak (hemen Araban asko daude) eta objekzio fiskalaren gaiarekin eta antzeko gauzekin, baina, oso gutxi da, alegia, geldituta bezala gaude, irudimena falta zaigu edo delako teoria hori .

A.-Baina ez al duzu uste gazteei ere gauza bera gertatzen zaiela? Gu bezain galduta daude, eta agian galduago.

N.-Ez, ez, berdin, jakina. Iruditzen zait garai hori berria dela gazteriaren zenbait sektoretan soldaduskarekin gertatzen ari den bezala eta gainera sistemaren militarismoari erasotzen dio eta hori gaur pozik gehien ematen duen zerbait da.